XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Estaduak lurralde baten barnean agintzen du, bestalde harmada bat du eta horrezaz gainera espetxeak eta behartzeko, ordurarte ezagutzen ez ziren medioak.
Klaseen arteko haserrea nabarmendu ez den lekutan, txikiak izan ditezke, bainan hauek hazitzen diran neurrian, haiek ere hazi egiten dira.
Harmada mantendu ahal izateko, zergak sortzen dira.
Estadua klaseen arteko burruka biguintzeko sortu zen ezkero eta burruka horren erdian sortu ere, klaserik indartsuenaren estadua izaten da gehienetan eta horrela politika aldetik ere, indartsuena bihurtzen da eta klase zanpatua bere mendean eukitzeko medio berriak bereganatzen ditu.
Aurrera begiratuaz, Estaduaren beharrik egonen ez den egun bat etorriko dela dio.
Marxisten artean Lenin-en lanak Estaduari buruz, interesgarriak dira.
Engelsek bezala eta bera aipatuaz Estadua klaseen arteko konpondu ezinetik sortzen dela dio eta ez batzuk esaten zuten bezala, konpontzeko medio bezala.
Beraz, klasea aska dedin, iraultza bortitz bat aurrera eraman ezezik beste klasearen Estadua bera deuseztu ere behar dela esaten du, lehen Engels-ek bere
Estadua deuseztu ondoren, zer ipiniko da bere ordez? Marx-ek ez zion erantzun zehatz bat eman (...)